Lisboan istripua izan duen Gloriako funikularra 1855an inauguratu zen eta egunean zehar, hamar minututik behin egiten zuen 48 metroko desnibeleko ibilbidea. Nork pentsatuko zuen 2025eko irailaren 4an bihurgune batean aterako zela errailetatik, eraikin bat jo ondoren irauli egingo zela eta hamasei hildako utziko zituela.
Eta funikularrarekin bezala, zenbat gauza iruditzen zaizkigun ezinezko, zenbatetan pentsatzen dugu betirako egongo direla hor, ezagutu ditugun bezala. Zenbatetan pentsatzen dugu ere gu beti egongo garela hemen, guri ez zaigula inoiz gertatuko… Suposatzen dut funikularraren istripuan hil direnek ere hala pentsatzen zutela.
Hitzetan bai, askotan esaten dugu zerbait gerta dakigukeela autoan errepidera irteten bagara edo gaixotasunak edonor harrapatu dezakeela, gu barne. Bain