Gabriel Aresti Segurola olerkari bilbotarrak ni jaio nintzen urtean idatzi zuen Maldan behera. Euskal gizartearen bilakaeraren pare ikusten dut liburu paregabe hura. Izan ere, egunean baino egunean sustraigabeago ikusten dut gure herria. Maldan behera ikusten dut galga, balazta barik. Gure nortasunaren ezaugarriez biluztuta. Ekinari barik itxurakeriari begira. Beharrari barik aitzakiari lotuta. Berbari barik egiantzari begira. Ezkorra ote naiz? Hala balitz!

Gabriel Arestiren Maldan behera liburuko pasarte bi lotuko ditut nire ikuspegia islatzeko: Honera etorri baino leen ongi / ezautu nuen herria; / txiki-denporan eduki nuen / han ene bizitegia. / Ama maiteak emaro niri / ematen zidan ditia: / MALDAN BEHERA DOA AGURO / NIRE GORPUTZ BILUZIA”… “Orain hemen nago, eremu latz honetan. / Nire g

See Full Page