1. Abertzaleen tradiziotik ikasi dugunok badakigu demokrazia ez dela gizarte-konbentzio hutsa, ezta erabakitzeko prozedura soila ere, edo gobernatzeko moduetako bat. Haietatik jaso genuenaren arabera, demokraziaren ariketa giza-hazibidearen atal inportanteenetakoa bezala hartu beharko genuke. Ideia horren baliokide modernoagoaren bila, ‘giza garapen integrala’ aipa genezake orain. Koka gaitezen, bada, esparru kontzeptual horretan.
Agirre lendakariarentzat, herrigintzak hiru auzi nagusi ditu bideratu beharrekoak: gizakiarena, soziala eta herriena. Demokraziak hiru auziei egin behar die aurre, gizakiaren libertatea eta duintasuna, justizia soziala eta herrien libertatea bilatuz. Eta ikus dezagun harek non jartzen zuen demokraziaren sostengurik behinena: “Sozietate politikoek huts egiten dut