Izatean, begiratzean eta egitean zerbait dagoela uste du Amaya Suberviolak (Mendabia, Nafarroa, 1993). Txikitatik existitzen dena eta garatzen doana, hazi ahala ere jarraikorra izan den joera. Artistak gogoan du txikitan inguruko materialekin bakarrik entretenitzeko jolasak asmatzen zituela, eta hau iruditzen zaio jarrera hori ez dagoela egun egiten duenarengandik hain urrun. Bere gertuko senideak eskulangintzan ari-tzen dira, eta artearekin lotura zuzenik ez badu ere, beti iruditu zaio hasierako sorkuntzatik bukaerara bilakaera bat dagoela.
Zein da zure artearen zigilua?
Ez dakit. Ez zait “marka” edo antzeman daitekeen firma bat sortzea interesatzen estetikari dagokionez, agian bai begiratzeko edo produkzioari aurre egiteko moduan. Urte gutxi daramatzat artearen munduan, eta dagoeneko b