Durangoko Udalak Montevideorekin duen senidetasuna aldarrikatuko du datorren larunbatean, irailaren 27an, egingo den ekitaldian. Harreman hori 2022an hasi zen, bi herrien arteko loturak estutzeko helburuarekin, kulturen arteko elkarrizketaren eta lankidetzaren bidez. Iaz, 2024an, ezarri zen irailaren 27a bi herrien arteko senidetze egun gisa, eta aurten bigarrezgoz ospatuko da. Kultura, elkartzeko tresna gisa, protagonista izango da herritar guztiei irekita egongo den jardunaldi honetan.
Ekitaldia arratsaldeko 18:30ean izango da, Andra Mari elizako arkupean, eta musika zein dantza uztartuko dira Euskadi eta Uruguairen arteko kultur aberastasunaren adierazgarri.
Aurkezpena Andrea Bella uruguaitar komunikatzaileak egingo du, gaur egun Gipuzkoan bizi denak. Bere sare sozialetan adierazi ohi