Urteekin ikasi dut ezetz esaten, eta baita baietz esaten ere . Saiatuko naiz hobeto esplikatzen: ikasi dut ez dela ezer gertatzen egiten dizuten proposamen bati ezetz esaten badiozu, ez duzula gainerako azalpenik eman behar, ezin duzu eta ezin duzu, kitto. Baina, aldi berean, ikasi dut gauza askori baietz esaten. Egitea gustuko ditudan gauza askori esan diot bizitzan ezetz beldurragatik, nagikeriagatik, lotsagatik, nekeagatik… Gaur, aldiz, ikasi dut aukerak ez direla beti bueltatzen, eta lagunak proposatzen badu: joango gara Bartzelonara ez dakit noren kontzertua ikustera?, edo, joango gara asteburua pasatzera ez dakit zein mendi puntan dagoen txabolara?, nire lehen erantzuna bai da, eta gero begiratzen dut posiblea den ala ez. Baina jarrera baiezkoa da beti proposatzen didatena gustat
Bai eta ez

138