Bihar, irailaren 29an, hasiko dira Lantegia eraikina egokitu eta TUMO Bilbao-Bizkaia zentroa sortzeko lanak, Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbaon, Bilboko Udalaren Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroan. Eraikuntza-proiektuak bost hilabeteko iraupena izango du gutxi gorabehera. Gero, behar den ekipamenduaz hornituko da eraikina, 2026an jarduerari ekiteko, joan den martxoan proiektuaren aurkezpenean iragarri zen bezala.

Lanak egunez egingo dira, eta, beraz, litekeena da zarata edo bestelako eragozpenak sortzea zentroko erabiltzaileei. Bilboko Udalak barkamena eskatzen du aldez aurretik eragozpen horiengatik, eta eskertzen du herritarrak denbora horretan ulerberak izatea eta egonarriz eramatea.

2026-2027 ikasturtea

TUMO Bilbo-Bizkaia zentroa Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiar

See Full Page