Hirugarren urtez jarraian, Euskaltzaindiak “Irailekoak” izeneko poesiari dedikatutako programa antolatu du, Lekeition, iraileko azken asteburuan. Lehenbizikoa Lekeition izan zen, bigarrena Itsason eta aurtengoa, berriz ere, Lekeition : Resurrección Maria de Azkue, Eusebio Erkiaga eta Miren Agur Meaberen herrian. Izan ere, Lekeitioko hiribilduak aurten 700 urte betetzen ditu eta urtebetetze esanguratsua ospatzeko antolatutako 200 ekitaldiren artean (eta Irailekoak programaren baitan), herriko seme zen Eusebio Erkiagari omenaldia egin zaio, bere izena daraman plaka bat ezarriz idazlea bizi izan zen etxeko atarian.
Andres Urrutia euskaltzainburuak adierazi bezala, poesia paperetik altxatzea da Irailekoak programaren helburua. Paperetik belarrietara eramatea, paperetik kaleetara eta poema