Mareak kultur jaialdiaren hamaikagarren edizioa egingo da Bermeon datorren astean zehar eta, aurten ere, tradizioa eta abangoardia uztartuko dituzten hainbat jarduera eskainiko ditu herriko zenbait gunetan. MB2000 elkarteak Bermeoko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin antolatuta, jaialdiak zazpi ekitaldi eskainiko ditu publiko desberdinentzat, gehienak doakoak. Ordaindu beharreko ekitaldi bakarrak Bermeoko Kafe Antzokian egingo diren kontzertuak izango dira.
Ane Ortube jaialdiaren antolatzaileak nabarmendu du "mimoz eta ahalegin handiz" prestatzen dutela jaialdia, kultura "topagunea eta sormenaren lekua" dela uste dutelako. "Aste kultural honen barruan, proiekzioak, musika, irteerak eta ipuin kontalariak izango ditugu, gustu guztietako herritarrentzat antolatuta. Herritar