“Buruz, bihotzez eta oinez!” ospatuko dugu aurtengo Nafarroa Oinez, Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolaren eskutik . Lema egokia, edozein ekimen aitzina eramateko hirurak baitira beharrezkoak: burua, bihotza eta ibiltzeko tenplea, ordokietan ez ezik nafar euskaltzaleontzat hain ezagunak diren bide malkartsuetan ere. Hiruretatik aski izan dute ikastolen bultzatzaileek, gerra aitzinekoetatik hasita. Haiek, Errepublikak utzitako zirrikituez baliatuz, ordu arteko ametsa egia bihurtu zuten: eskola euskalduntzea. “Bizitza osoa eman dugu euskararen galera geldiarazi nahian, baina batzuk badoaz, eta besteak ez datoz”.
Arturo Campionen hitzak dira, euskaldunen hiri buruzagian hizkuntza heriotzara kondenaturik zegoelakoan esanak. Bada, 1931n Iruñean sortu zen lehen euskal eskolak kontrakoa eraku