Asteburuan klimaterioa eta menopausiaren munduko eguna izan da. Emakumeak, 45 eta 55 urte bitartean jasaten hasten diren aldaketa biologikoaren berri emateko eguna. Urtero gauza bera irakurtzen dugu, ordea. Oso gutxi aztertu den gaia dela eta sozialki, oraindik, ezkutuan gordetzen dena. Urtero entzuten dugu baita ere, menopausia, emakumeen gehiengoak pairatzen dituzten itolarriak baino gehiago dela.
Menopausia, milioika emakumeren osasunean funtsezkoa den trantsizioa markatzen duen bizitzaren aldia da. Eta, egun, munduko emakumeen % 26ak 50 urte baino gehiago ditu. Datu honek, osasunaren ikuspegitik eta sozialki ere, erronka paregabea dakar, adin honetako emakumeek pairatzen duten aldaketa hormonalen ondorioz, hezurretan, bihotzean, metabolismoan eta ongizate emozionalean duen eraginagati