90.000 euroko aurrekontua bideratuko du 'Tan Cerca' laguntza-programak Bilbo, Santander eta Logroñoko hogei bat profesional eta elkartek diseinatutako sei kultura proiektu-finantzatzeko. Horretarako, Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza Sailak, Santander Creativa Fundazioak (FSC) eta Logroñoko Udaleko Kultura Unitateak hainbana jarriko dute. Laguntzak sei proiektuen artean banatuko dira, hau da, 15.000 euro bakoitzarentzat.
Hamar horien artean, epaimahaiak sei aukeratu ditu: bi aurreko edizioetan ere onartuak izan ziren, eta lau lehenengo aldiz jaso dira. Kalitatea, interesa, bideragarritasuna, hiru hirietako profesionalen artean lan-sareak sortu izana eta herritarrengan izan duen eragina izan dira hiru hirietako ordezkariek osatutako balorazio-batzordeak duela egun batzuk eginda