Astearte honetan goizean, urriaren 21ean, Barakaldoko Udaleko zinegotzi Nerea Canterok beste urte batez Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuta Zientzia Astean parte hartuko duela azaldu du prentsaurreko batean. Azaroaren 5etik 9ra bitartean ospatuko da, 'Zientzia plastikorik gabeko planeta baten alde' lelopean. Beti bezala, zientziarekin lotutako doako 40 jarduera baino gehiago eskainiko dira.

Ekitaldiaren helburua zientzia, teknologia eta berrikuntzaren kultura herritarrei modu ludiko, parte-hartzaile eta pedagogikoan hurbiltzea da. Horrela, Barakaldok bat egiten du EAEko hiru hiriburuekin zientziarekin urtero egiten duen hitzordu garrantzitsu honetan. "Zientzia Astearen edizio honek gure garaiko erronka handienetako baten inguruan gogoeta egitera gonbidatzen gaitu: plastikoak ingurum

See Full Page