Ezkaba ikastetxea , izen bera duen mendiaren magalean egonik eta Memoria duten eskolak sarean murgildua dagoenez, 6. mailako ikasleek, urtero, Ezkaba mendian dagoen gotorlekuaren inguruko gaia jorratzen dute, bertan gertatutakoa ezagutu eta ez ahazteko helburuarekin.

Azken urteetan, gaiaren lanketa ikasgelatik haratago zabaldu da, espazio berriak ezagutuz eta agente desberdinekin harremanak sortuz. Hau horrela izanik, urteren batean gotorlekua bisitatzeko aukera izan dute Ezkabako ikasleek, eta iaz, lehenengo aldiz, Urepeleko ikastetxeko irakasle eta ikasleak etorri ziren Antsoainera, hiru egunetan zehar ekintza desberdinak burutzera.

GR 225 ibilbidea, Ezkabako gotorlekutik 1938ko maiatzaren 22an ihes egin zuten presoen bidea jarraituz sortu zen, eta Ezkaba eta Urepel elkartzen ditu. Ho

See Full Page