Aurreko edizioek izandako harrera bikaina kontuan izanda, Durangoko Hezkuntza Foroak indarrak batu ditu familien ikastetxeen eta kultur elkarteekin Gaba Baltzaren hirugarren edizioa eskaintzeko. Datorren ostiralean ospatuko da, urriaren 31n.
Gaba Baltza testuinguru informaletan euskararen erabilera indartzeko, kohesio soziala bultzatzeko, eta kontsumora jo gabe sormena eta parte-hartzea sustatzeko helburuarekin sortu da. Euskal erritu tradizionaletan inspiratuta, gau magiko honek bizien eta hildakoen arteko lotura sinbolizatzen du, sua, iluntasuna, mozorroak eta herritarrak bezalako elementuak integratuz.
Halloweenen merkataritza-ereduaren aurrean, Gaba Baltzak ikuspegi lokal, iraunkor eta euskal kulturan sakon errotua proposatzen du. Antolatzaileen hitzetan, “guztion artean egindako tok

Deia
Associated Press US News