Dagoeneko gauzatu da. Nafarroako 16 toki-entitatek antolatzen duten Etxepare saria irabazi ondoren, Gotzone Butron idazleak eta Aitziber Raya ilustratzaileak sortutako Orkestra zooragarria haurrentzako album ilustratua plazaratu berri du Pamiela argitaletxeak.
Egileek adierazi moduan, musika klasiko eta umorea uztartzen dituen kontakizuna da, begiekin naiz belarriekin gozatzekoa. Liburua, izan ere, QR kodeekin lagunduta dator, kontakizunean agertzen diren piezak irakurri ahala entzuteko.
“Neskato baten istorioa da, musikak eragin dizkion sentimenduak kontatzen duena”, zehaztu zuen ilustratzaileak atzo San Frantzisko liburutegian egindako aurkezpenean, “ ama soprano baten istorioa da, bere kantu indarrarekin besteak ukitzeko gai dena ; hiru animaliren istorioa da, musika klasikoak s

Diario de Noticias de Navarra
AlterNet
Raw Story
WFMJ-TV