70eko hamarkadako azken urteetako Iruñean, Alde Zaharrera joanez ematen genien ihesbidea dantzan zebilzkigun hormonei. Karrika hertsien amaraunean segurtatua genuen denbora-pasa. Trantsizio delakoaren urteetan ohikoak ziren han poliziaren eta manifestarien arteko liskarrak, asteburuetan bereziki. Maiz ez genuen jakiten deialdiaren arrazoia ere . Hemen lasterka, hor salto, han oihu. Izualdiren bat ere noizbehinka.
Onik aterako sekretua, arriskuari ez sobera hurbiltzea, entzierroko lasterkari (txar) gehienen gisara. Gero, baso erdi bat eta, etxera bidean, errepasoa jokaldi interesgarrienei. Merke, emozioetan jori eta, gainera, herriari gure ekarpentxoa egina geniolako ustean. Adimenduak eta bizitzaren opariek urrundu gintuzten entretenigarri dudazko horietatik. Geroko hamarkadetan, mutil

 Diario de Noticias de Navarra
 ESPN NFL Headlines
 RadarOnline
 FOX News