Finalaurreetako lehenengo fasea agortu zuen Bizkaiko Bertsolari Txapelketak Barakaldoko Lasesarre kiroldegiko saioan. Xabat Galletebeitia eta Onintza Enbeita lehenengoz aritu ziren aurtengo edizioan eta biek erakutsi zuten Bilboko finalean berriz egoteko hautagai sendoak direla. Bereziki aipatzekoa izan zen lekeitiarraren lana, zalantzati hasi arren bikain aritu baitzen, behetik gora eginez. Muxikarrak, aldiz, sendo kantatu zuen, ofizioetan gaiaren pisua hartuz eta bakarkakoan ideiak ondo josiz.

Galletebeitiari 653 puntu eman zizkioten epaileek. Enbeitak 626rekin konformatu behar izan zuen. Ibai Amillategi hirugarrenak ere, 591,5 punturekin, finalaurreetako bigarren fasean egoteko eskubidea irabazi zuen , konplexu barik kantatuta. Lurdes Ondarok ere freskotasuna eman zion saioari bai

See Full Page