Orain egun batzuk irakurri nion ZUZEUn Nafarroan ELAko koordinatzaile den Imanol Pascual Arizi honako titulua eman zion artikulua: 10 urte UPN gabe, gauzatu gabeko aldaketa.

Titulutik hasita kritika bidezkoa egin die Gobernuan izan edo sostengatu duten alderdiei, baina oso errealista ez den aipu bat egiten du: euskara ez da normalizatu.

Euskara normalizatu? UPNren gobernuaren garaian normalizatu gabe egon izan bada, azken hamar urte honetan esan beharra dago normalizatu dena mespretxua, erasoa eta bazterketa izan dela. 1970. urtetik hona ez gara hainen egoera larrian inoiz egon. Euskalgintzan ari garenon loakartzea alde batera utzirik, Nafar Gobernuak onartu eta indarrean jarri dituen legeak ez daitezke inola ere bazter utzi. Eta horitean, PSNren euskarafobiak izan duen eragina neurrigab

See Full Page