Hizkuntz bat baino gehiago hitz egiteak, pertsona gehiagorekin komunikatzeko edo lanpostu hobe bat lortzeko lagungarri izateaz gain, zahartze biologikoa ere oztopa dezake. Hori da, hain zuzen ere, ‘Nature Aging’ aldizkarian argitaratu berri den azterlan baten ondorioztatu duena. Ikerketaren arabera, pertsona eleaniztunek zahartze azkarra izateko probabilitate erdia dute, bai maila kognitiboan, bai maila funtzionalean. Eta alderantziz, hizkuntza bakarra hitz egiten duten pertsonek zahartze azkarra izateko probabilitate bikoitza dute. Ikerketak Europako 27 herrialdetako 51 eta 90 urte bitarteko 86.149 pertsonen datuak aztertu ditu eta ondorioztatu ahal izan denez, babes-efektua hitz egiten den hizkuntza kopuruarekiko proportzionala da; hots, zenbat eta hizkuntza gehiago hitz egin, orduan eta

See Full Page