Egia esan ez dut ulertzen EAEko Auzitegi Nagusiak zelan esan dezakeen Euskal Herrian lan egiteko bideratzen den euskara-eskakizuna neurriz kanpokoa edota diskriminatzailea dela. Ez zait buruan kabitzen, benetan. Bertako magistratuek espainolen aldeko jukutria juridikoak egiten dituzten bitartean, euskararen normalizazioaren aurkako erasoa ere bultzatzen dute status politiko eta legala deuseztatuz, euskara diskriminatzailetzat hartuz.

Baina nekez endelega daiteke gure hizkuntza minorizatua bortxazko hegemonia duen beste hizkuntza baten aurrean diskriminatzaile izatera helduko denik, horretarako ez baitu berezko botere edo ahalmenik. Horrexegatik espainolengandik jasotzen dugunean topiko hori, maila berean derrigorrean egon behar direla bi hizkuntzak, erraz esan diezaiekegu gure egunerokoan

See Full Page