Oporrak, hondartza, igerilekua, aire zabaleko jarduerak… Udak errutinak aldatzera eta kanpoaz gehiago gozatzera gonbidatzen du.

Hala ere, garai honek begien osasunerako arriskuak ere badakartza, askotan albora uzten direnak.

Eguzki-erradiazioak, urarekin kontaktuan egoteak eta lentillak erabiltzean deskuiduak izateak narritadura arinetik hasi eta infekzio larrietaraino doazen arazoak eragin ditzakete. Aritz Urcola Carrerak, Araba ESIko Osakidetzako Oftalmologiako Kudeaketa Klinikoko Unitateko buruak, udan gure begiei gehien eragiten dieten arriskuak zein diren eta horiek nola prebenitu azaltzen du.

Urcolak ohartarazi duenez, udan “gure ohiturak eta errutinak aldatu ohi ditugu; bizimodu bat gehiago egiten dugu kanpoan, eta naturarekin harreman estuagoa dugu”, eta horrek eragin positib

See Full Page