Aste Nagusiak dakarren bizipen, zirrara, elkarlan eta emozio eztandaren erdi-erdian, Joneren aitaren gaixotasunak heriotzaren eta doluaren gaia ekarriko ditu etxera, hainbat urteetan familian gordeak izan dituztenak. Nerabezarotik ateratzen ari den neska gazteak bi munduren artean emango du uda, txosna giroan eta zaintza lanetan.
Zer kontatzen du ‘Jone, Batzuetan’ filmak?
Jone 20 urteko neska Bilbotarra da. Istorioa udan gertatzen da, eta bere aitak lana utzi behar du parkinsona areagotzen ari zaiolako. Aldi berean, Aste Nagusia da, Jone Kaskagorri konpartsako kidea da eta jaietan udako amodio istorio bat izango du. Jonek ez du asko hitz egiten bere aitarekin min ematen duten gauzen inguruan, eta uda honetan bi mundu hauen arteko oreka bilatzen ibiliko da, bera nor den ulertzen saiatzen.