Azken bi urteetan egin bezala, Galdakaoko Udalak tokiko saltokietan eskola materiala erosteko dirulaguntzen deialdia jarriko du martxan aurten ere bai. Hala, datorren astelehean irekiko da eskaerak aurkezteko epea, eta hilaren 26ra arte egongo da zabalik.
Izapidea aurrez aurre egin ahal izango da, ESAN herritarren arretarako bulegoan, edo Udalaren webgunearen bidez (epea hasten denerako formularioa aktibatuta egongo da). Seme-alabak bi urteko ikasgelan, Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, DBHn, Batxilergoan eta Lanbide Heziketan matrikulatuta dauzkaten guraso eta tutoreek eskatu ahal izango dituzte laguntzak, baita hezkuntza behar bereziak dituztenenek ere.
Laguntzen zenbatekoa kalkulatzeko, ekainaren 1etik aurrera Galdakaoko establezimenduetan egindako erosketen fakturak kontuan hartuko