"Gehien sortzen duenak gehiago ordaintzen du" printzipioaren pean martxoko osoko bilkuran aho batez onartu zuen Amorebieta-Etxanoko Udalak zabor-tasa berria, eta uztailaz geroztik dago indarrean. Hala, Udalak gogorarazi egin du irailean aplikatuko dela lehen aldiz.
Tasa honen helburua da hondakinak biltzeko zerbitzuaren kostuak modu bidezkoagoan banatzea, 2008/98/EE Europako Zuzentaraura eta 7/2022 Estatuko Legera egokituz.
Tasa berriaren lehen ordainagiria urteko hirugarren hiruhilekoari dagokio (uztailekoa, abuztua, iraila). Ordainagiria helbideratuta dutenei irailaren 15ean egingo zaie automatikoki kargua, izapide gehigarririk egin beharrik gabe.
Bestalde, helbideratuta ez duten herritarrek etxean jasotzen ari dira dagoeneko ordainagiria (abuztuaren 25az geroztik), eta irailaren 1eti