Durangoko Udalak 15.000 euroko aurrekontua bideratuko du emakumeen eta gizonen berdintasunarekin eta indarkeria matxista prebenito eta ezabatzearekin lotutako jarduerak finantzatzeko laguntzen deialdi berrirako.

Laguntza horiek 2025-2027 Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren barruan daude, eta Durangoko udalerrian eremu horietan lan egiten duten irabazi asmorik gabeko erakunde eta elkarteek garatutako proiektuak babestea eta sustatzea dute helburu.

"Laguntza deialdi honekin, urrats garrantzitsua ematen dugu berdintasuna sustatzen eta indarkeria matxistaren aurkako borrokan lan egiten duten erakundeei laguntzeko. Durangoko Udalak horrelako ekimen bat abiarazi duen lehen aldia da, durangarrengan benetako eragina duten proiektuak sustatzea helburu duena. Helburua berdintasunezko gizarte batera

See Full Page