San Ignazio auzoko Zarandoa etorbidean dagoen arraunketako udal-pabiloiak itxura berria dauka. Aste honetatik aurrera, 22 metroko luzera eta 4 metroko altuera duen Bea Aparicio artista bilbotarraren horma-irudi handia ikus daiteke.
Lan honek eraldaketa-, bizikidetza- eta itxaropen-mezuak helarazten ditu, etorkizun inklusibo eta osasungarri baterantz eta bere sustraiekin lotuta dagoen hiri batekin lerrokatuta.
Horma-irudi berrian arrauna da protagonista, eta, aldi berean, Bilboko industria-ondarea eta hiri- eta gizarte-eraldaketa omendu nahi ditu . Hain zuzen ere, kirol-, natura-, hiri- eta gizarte-elementuak erabiltzen ditu , lurraldean sakon errotutako historia bisuala kontatzeko. Hala, irudian, hainbat pertsona ageri dira elkarrekin arraunean, aniztasunaren eta batasunaren si