Datorren astelehenean, irailaren 29an, hasiera emango zaio OPEN Bio jaialdiaren bederatzigarren edizioari. Hala, urriaren 5era bitartean, uriko 89 espazio eta eraikin irekiko dira, herritarrak gonbidatuz beren hiriko arkitekturan eta hirigintzan modu aktiboan parte har dezaten.

2024an urratutako bideari jarraiki, eta jakitun izanik gaur egungo arkitektura-jarduna inoizkorik anitzena dela, nahiz eta imajinario kolektiboan oraindik ere arkitektura-eredu bateratu eta ikoniko bat nagusi izan, OPEN programak begirada hori zabaldu nahi du, beste arkitektura mota batzuk erakutsiz.

OPEN jardueren astea

Helburua da programa izan dadila inguruko arkitekturei heltzeko hainbat formatu eta ikuspegi aztertzea ahalbidetuko duen tresna.

Hirian arkitektura-balio handiko guneetara egiten diren bis

See Full Page