Datorren ostegunetik aurrera, bilbotarrek doako antzerki emanaldiez gozatu ahal izango dute uriko hainbat auzotan, bueltan baita Bilboko Zirkuituaren denboraldi berria. Beti bezala, ekimen honek Bilboko eta inguruetako antzerki taldeen jarduera sustatzeko helburua du.
Antzezpenak Altamira, Basurto, Begoña, Rekalde, Otxarkoaga, San Frantzisko eta Zorrotzako Udaltegiek eta Solokoetxeko Institutuak hartuko dituzte. Urriaren 2tik abenduaren 18ra, ostegunero , sortzaile berrien eta Hiriko antzerki talde amateur eta erdi-profesionalen proposamen eszenikoak programatuko dira, publiko orori zuzenduak.
Bilboko Zirkuitua ren emanaldi berri honetan honako konpainia hauek hartzen dute parte: Companyia del BAC "Lear: entre la vida y la muerte", La Trascienda Teatro "Okupame!", Un