‘PLOS Climate’ aldizkarian argitaratu den ikerketa batek azaltzen duenez, kontrolik gabeko klima-aldaketa batek munduko Barne Produktu Gordina % 24 jaits lezake 2100 . urterako. Cambridgeko Unibertsitateko climaTRACES laborategiko zientzialariak buru izan dituen ikerketak ohartarazten duenez, herrialde bakar batek ere ez du galera ekonomiko horietatik ihes egingo berotegi-efektuko gasen emisioak murrizten ez badira.
Azterlana egiteko 174 herrialdetako datuak aztertu dira. Ikertzaileek ondorioztatu dutenez, diru-sarrera baxuagoak dituzten herrialderik beroenetan BPGaren jaitsiera munduko batezbestekoa baino % 30 eta % 60 handiagoa izan liteke.
Klima-aldaketaren ondorio ekonomikoek herrialde guztiei eta sektore ekonomiko guztiei eragingo die
Ostera, Parisko Hitzarmeneko helburuak bet