Enpresa eta erakundeen eguneroko lanetan lagungarri izango den Kimu euskarazko txatbot berria garatu du Orai adimen artifizialeko zentroak. Eredua arina denez, enpresa eta erakundeen zerbitzarietan eta ordenagailuetan instala daiteke, eta horrek datuen pribatutasuna eta konfidentzialtasuna zaintzeko aukera ematen du.
Hizkuntza arrunta baliatuz erabiltzaileak euskaraz eskatutako hainbat eginkizun ulertu eta gauzatzeko gai da eredua. "Lanerako hainbat atazatan erabil daiteke, besteak beste, itzulpenak eta laburpenak egiteko, dokumentuen gaineko galderei erantzuteko, informazioa erauzteko, testuak zuzentzeko, egokitzeko ", azaldu du Xabier Saralegi Orai zentroko NLP teknologietako arduradunak.
Hala ere, enpresen eta erakundeen beharren arabera, eredua eginkizun zehatzetarako espezializat