Esaten da Maria-Letizia Remolino Napoleonen amak (hamalau urterekin ezkonduta, hamahiru seme-alaba) seme ospetsuenaren garaipenak eta balentriak kontatzen zizkioten bakoitzean zera erantzuten zuela beti: “Pourvu que ça dure” (ea irauten duen honek) . Esaldia gogora etorri zitzaidan berehala bere horretan Gaza inguruko bake akordioaz lehen berria izan nuen unean bertan. Lerrook idazten ditudan bitartean, Hamasek bizirik zeuzkan bahituak Israelen eskuetan jarri ditu, eta Israelek 2.000 preso palestinar aske utzi, Trumpek ikuskizun bat eskaini du Israelgo parlamentuan eta beste bat mundu osorako Egipton akordioa sinatzean. Badirudi, beraz, orain arte iraun duela honek.

Eta orain zer? Edonork egin dezake galdera eta inork gutxik erantzun . Gaza orain, palestinarren esku geratzen den lu

See Full Page