Bat eskuinetara, beste bat ezkerretara, eta hemen da: Bihurgunea. Ez da bihurgune soil bat, ez da aurrekoen antzekoa, ezta datozenen modukoa ere. Artikulua itsatsia duen bihurgunea da. Mendiko portu batzuetan egon ohi den bihurgune berezia, “uoo”, “ufa” edo “ikusi-ikusi” bihurgunea ere deitua, hitz horiek ekar-tzen baitizkigu ahora, ezinbestean.

Kasu honetan, gure parean Drino ibaiaren bailara bere osotasunean agertu deneko bihurgunea izan da. “Ikusi-ikusi!”, garaiera antzekoa duten bi mendikate paralelok ur lerroaren bizkartzain lana egiten dute, ibaiak bere bidea haranaren zonalde lauan jostari eta lasai egin dezan bermatuz. Lautada, emankorra eta soroz betea, ez omen da egokia herrien kokagune bezala. Lau etxe solte kenduta, beste guztiak mendien magalean kokatzen dira, gune aldapatsu,

See Full Page