URA Uraren Euskal Agentziak Mape ibaia lehengoratzeko lanak hasi ditu Busturian (Bizkaia), Alarbin parean, eta 192.635,74 euroko inbertsia egingo du. Ur emaria neurtzeko estazio zahar bat eta ur jauzi artifiziala kenduko ditu, eta egun harri lubetaz estalitako 180 metroko ibaiertza naturalizatuko du.

Era berean, dagoen harri lubeta desegin ondoren, ibaiertzeko ezponda leunduko da Kontserbazio Bereziko Eremu batean dagoen ibai tarte batean, URA agentziako eta Busturiako Udaleko iturriek jakinarazi dutenez.

Ibaiaren tartea birnaturalizatzea da helburua, ibaiaren luzetarako eta alboko konektibitatea lehengoratuz, baita ingurunean uholde arriskua murriztea ere. Ibaiak biodibertsitate handiagoa izatea eta herritarrentzat eremu irisgarriagoa eta atseginagoa sortzea bilatzen da.

BESTE DATU B

See Full Page