Espainian eman berri den Planeta Sariak berpiztu du polemika. Telebista saioetan agertzeagatik ezaguna den Juan del Val -ek irabazi du aurten saria, pertsonaia polemikoa, zeresana ematen duena bere lekuz kanpoko ateraldiengatik eta abar… Hainbat ahotsek salatu dute pertsonaia ezagunen erabilera liburuak saltzeko, haien lanen kalitatearen gainetik. Saria audientzietan oinarrituta eman dela orain ere , halako hamaika salaketa entzun dira.

Argitaletxeek antolatutako sariak, egia da, liburuak promozionatzeko eta liburu gehiago saltzeko tresnak dira, hori ezin da ukatu, baina egia da baita ere azkenaldian Planeta bezalako sariek inoiz eduki zezaketen prestigioa galduz joan direla literatur lanen mailari dagokionez. Aurrekoan batek esan zuen bezala, noizean behin ematen diote saria benetak

See Full Page