Urtero bezala, Nafarroa Oinezeko egitarauan ezin falta den hitzordua izan da Erronka . Lehiaketa honek kirolaren eta elkarbizitzaren bidez gazte euskaldunak elkartzea du helburu, eta, aldi berean, euskararen erabilera kalean eta eguneroko bizitzan sustatzea . Izan ere, gaur egun hizkuntzaren erronka nagusietako bat da hori: eskolatik kanpo ere euskara erabiltzea , lagunen artean eta aisialdian. Eta horretan laguntzen dute Erronka bezalako ekimenek, euskaraz bizitzeko eta gozatzeko espazioak sortuz.
Aurtengo edizioak berrikuntza berezi bat ekarri du: “Erronkaren gaua” . Larunbat gauean, Nafarroako hamaika ikastoletatik etorritako 150 ikaslek gau osoa eman zuten Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolan , Nafarroa Oinez ospakizunaren bezperan. Gau horretan zehar, jolasen, abilez