Joan den astelehenean, Guggenheim Bilbao museoan ‘Hitz Sariak – Premios Palabra’ ekitaldiaren bigarren edizioa ospatu zen. Hitzaren indarra eta gure komunitatearen balioak omentzeko jaialdia izan zen. Sustraiak, unibertsaltasuna, ahalegina eta eragina bezalako baloreak irudikatzen dituzten ibilbideak aitortu ziren sari hauekin. Sustraiak atalean, Kepa Junkerak jaso zuen saria. Une hunkigarri batean, lehen Kepak bere kantuekin hitz egiten zuela eta orain bere begiekin eta bihotzarekin egiten duela esan zen. Eta egia da: nik neuk egiaztatu nuen hori. Kepa Junkerak gure herriko musikagile, konpositore eta ekoizle ezagunak, 2018an, Belgikan egindako bira batean iktus bat izan zuen eta ordutik hitz egiteko gaitasuna galdu du. Hala ere, bere begiradak eta irribarreak bere alde hitz egiten jarrai

See Full Page