Datorren igandetik asteazkenera bitartean, hau da, azaroaren 9tik 12ra, Suteen Prebentziorako Astea ospatuko da Bilbon. Egun horietan, herritarrak kontzientziatzeko suteen prebentzioaren eta suteen autobabesaren garrantziaz ohartarazteko jarduerak egingo dira. Ekimena Bilboko Udalak antolatu du, Mapfre Fundazioarekin eta Suhiltzaileen Teknikarien Elkarte Profesionalarekin (APTB) lankidetzan.

Amaia Arregi Segurtasuneko zinegotziak adierazi duen bezala, ekimen honek bi alderdi ditu: ludikoa eta profesionala . “Alde batetik, mezu argi eta praktikoak helarazi nahi dizkiegu herritarrei, etxean sute bat prebenitzeko eta suteei aurre egiteko moduari buruz, eta, bestetik, topaketa eta hausnarketa teknikorako gune bat sustatu nahi dugu sektoreko profesionalentzat, hiri-inguruneetako lar

See Full Page