Bazirudien denboraldiaren hasieran EAJk eta PSEk eskaintzen diguten telesailak monotonia utzi eta emozio berriak ekarriko lizkigukeela, batez ere, Enekok aitortu zuenean Andonirekin sentitu zuen hura ez zela Aitorrekin errepikatuko. Barrenak astinduta ikusi genuen kapitulua: nork baretuko ditu orain Enekok sarri dituen kasketaldiak? Azken denboraldietako azpi-tramak hor daude oraindik, dela AHTaren inguruko polemika (azpi-trama eternal hori), dela euskararen ingurukoa, eta hari berriak izango ditugu, antza, denboraldi berrian: Pasaiako portua edo Aranako errefuxiatuen zentroa, zeinak, bide batez, PSE EH Bilduren besoetara bultzatu baitu, batzuen eskandalurako.

Harreman mota berria du Enekok buruan? Pellorekin? Uste dut telesailak ez duela hortik joko. Nolanahi ere, noizbehinka gidoilari

See Full Page