Gehienok (ez dut guztiok esango) hitzik gabe geratu gara dirudun batzuk Sarajevoko setiora sos askoren truke jendea ehizatzera, hiltzera joan zirela jakin dugunean . Jendea. Zibilak . Sarajevon bizi (edo) ziren setiatuak. Ehiztariak ez ziren soldaduak, ezta mertzenarioak ere, aberatsak ziren, eta bazuten dirua esperientzia hori (orain esaten den bezala) ordaintzeko, Sarajevo inguruko medietan egun batzuk pasatu eta handik ikusten zituzten inurriak akabatzeko.
Xehetasunak izugarriak dira, irakur daitekeenez, haurrak hiltzeagatik gehiago ordaindu behar omen zen, diru kopuruak erotzeko modukoak dira. Italiarrak omen ziren gizaki-ehiztariak, baina, orain agertu denaren arabera, espainiarrak ere baziren tartean. Leku gehiagoren berri izango dugu laster, zalantzarik ez. Fikzioetan askot

Diario de Noticias de Navarra
Noticias de España
CMM
El Periódico Extremadura
AlterNet
Slate Politics
Press of Alantic City Business
MSNBC
Roll Call