Zabalik dago jada Zabalguneko aparkaleku berrituan egoiliar-partzelak eskatzeko epea, eta lau hilabete egongo da zabalik, hau da, martxoaren 31ra arte. Abando iparraldeko, Abando hegoaldeko eta Abando ipar-mendebaldeko koadranteetan bizi diren pertsonek egin ahal izango dute eskaera, edo aparkaleku horren mugetatik 400 metro baino gutxiagora bizi direnek, baldin eta indarrean dagoen aparkaleku-ordenantzan eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte: ibilgailua jabetzan, renting/leasing moduan edo enpresak lagata izatea, gidabaimena indarrean izatea eta udalarekin zorrik ez izatea.

Nora Abete alkateorde eta Mugikortasun eta Jasangarritasuneko zinegotziak adierazi duenez, "plazak aurreikusitakoaren arabera egongo dira erabilgarri 2026ko azken hilabeteetan, obrak aurreikusitako erritmoan do

See Full Page