Euskal kulturaren oholtzan, herriko plazan, kaka mokordo bat agertu da. Irudi sinplea eta barregarria, baina tabu eta deserosotasunez beterikoa. Albiste txarra garbitu behar duenarentzat, baina sorkuntzaiturri oparoa istorio egileentzat. Hortik abiatu dira Erika Olaizola eta Xanti Agirrezabala Kaka antzezlana sortzera: umorea erabilita, ezkutatu ohi diren lotsak eta garbitu gabeko kontuak agerian jartzen dituen pieza probokatzailea eraiki dute.
Eta, kakarik ez dagoen gizarte perfektu antolatu batean kokatu dute istorioa. Bai, ze mendeak dira munduan kakarik ez dagoela. Gizakiek ipurdia dute, baina ez ipurtzuloa. Hala ere, mokordoa agertu da plazan, eta misterioa argitu behar da. Nork egin du? Zer irudikatzen du? Zer egin behar da? Noren ardura da? Nori dagokio hori argitzea? Eta garbitzea

Deia
The Babylon Bee
CBS News
IFL Science
Esquire
The Atlanta Journal-Constitution Business
CNN
Raw Story
Atlanta Black Star Entertainment
America News