Lekeitiok Gabonetako egitarau zabala prestatu du aurten ere, abenduaren 18tik urtarrilaren 6ra arte luzatuko den programazioarekin . Egun horietan zehar, herriko kaleek, plazek eta hainbat espaziok kultura, musika, kirola eta haurrei zuzendutako jarduerak hartuko dituzte.
Egitaraua abenduaren 18an abiatuko da. Goizean Marijesiak abestuko dira herriko kaleetan zehar, eta eguerdian, ikastolatik irtenda, oles aroa izango da kalez kale. Arratsaldean, Jon Granderen grabaketak ikusi ahal izango dira Ikusgarri zine aretoan, eta iluntzean, Musikaia musika eskolak antolatutako XII. Gabon Kontzertua eskainiko da Andra Mari elizan .
Abenduaren 19an , Olentzero Egunarekin batera, herriko kaleetan giro berezia sortuko da. Goizean Olentzero joaldun eta galtzagorriekin aterako da, eta ondoren

Deia
The Daily Beast
Raw Story
Gizmodo
Atlanta Black Star Entertainment
Mediaite
AlterNet
KCTV5 News Kansas Sports