Gaurtik urriaren 3ra bitartean, Bilboko Udalak parte-hartze bidezko aurrekontuen hamargarren edizio honetan jasotako 492 proposamenen artean aukeratzeko aukera izango dute bilbotarrek.

Proposamen horietatik 39 Haurren Kontseilutik jaso dira, eta udal sailek 197 proposamen bideragarritzat jo dituzte. Jasotako proposamen guztiak aztertu dituzte sailek. Prozesuan ezarritako irizpideak betetzen dituztenak eta ezarritako gehieneko zenbatekoa gainditzen ez dutenak bideragarritzat jo dituzte eta lehenetsi (197 proposamen).

Proposamenekin azken zerrenda bat egin da, arrazoizko proposamen-kopuru batekin, bozketa operatiboa izan dadin, irizpide hauek kontuan hartuta: interes orokorra, udal-estrategia eta egokitasun-arrazoiak . Gainera, antzeko edukia duten proposamenak bozketara aterak

See Full Page