Asteazken honetan goizean, irailaren 24an, Garapen Jasangarrirako Helburuak sinatu izanaren hamargarren urteurrenean, Nazio Batuen 2030 Tokiko Koalizioaren Idazkaritzaren egoitza bisitatu du Juan Mari Aburto alkateak. Berarekin batera Eider Inunciaga Euskarako, Herritarren Arreta eta Partaidetzako, 2030 Agendako eta Nazioarteko Gaietako zinegotzia izan da.

Han, Sébastien Vauzelle 2030 Toki Koalizioaren Idazkaritzako buruak harrera egin dio, eta hamar urte bete dituen gertakari horretaz eta Bilboko egoitzan egin berri diren hobekuntzez jardun dute.

2030 Agendak bete dituen 10 urteak, hasiera-hasieratik, ekintza-plan batean daude: " Bilbo Jasangarria: 2030 Agenda eta GJH". Plan horrek epe labur eta luzeko 23 ekintzako bide bat marrazten du, tokiko garapen jasangarrian aurre

See Full Page