Samuel Fernandez txirrindulari asturiarrak profesionaletarako jauzia egingo du Euskaltel-Euskadi taldean , harrobiko Euskadi Fundaziotik igota, eta bi urterako kontratua sinatu du, 2026rako eta 2027rako.

Euskal txirrindularitza taldeak jakinarazi duenez, Gijonen jaiotako txirrindularia Euskadi Fundazioan nabarmendu da 2025ean eta postu bat bereganatu du laranja maillota janzteko.

Hain zuzen, ospe handiko bi garaipen lortu ditu aurten: Espainiako Kopako Pascual Momparler Oroimenezkoa eta Madrilgo Itzulia. Gainera, brontzea eskuratu du Espainiako Txapelketan, Yago Agirre taldekideak irabazitako lasterketan ; bosgarren izan da Avilako Itzulian eta seigarren Gaztela eta Leongo Itzulian. Gainera, 23 urtez azpiko Munduko Txapelketa jokatu du Kigalin (Ruanda).

"Niretzat, profesionaleta

See Full Page