Barnealdean sartzea 40 urte atzera egitea bezalakoa da. Duela berrogei urteko abendu goibel hartara. Denboraren joanean oroitzapen aunitz lausotzen dira, itzaltzen, galtzen. Ezin oroitu elurrik ote zen mendietan, nola zebilen Osasuna , zer albiste zebilen bolo-bolo nazioartean, baina auskalo zerk eraginik, beti irauten du oroitzapenen batek argi eta garbi ahanzturatik erauzia. Bereziki, abendu ilun hartakoak; egunotan, Basotxo karrikako autobus ibiltaria dela medio, biziberritua. Huraxe baitzuen lantoki eta bizibide Donostian . Hark berak gidatutako autobusa da edo autobusaren antzekoa; garai hartan hiri-busak ziren bezalakoak, azalez eta mamiz.

Hantxe dago haren lan-txartela, bolantea, txoferraren jarlekua, zorroa, bus-txartelak zulatzeko tresna, bai eta haren gaineko oroitzapena b

See Full Page