Aurtengo Gabonetan ere egitarau oparoa izango da Ondarroan , urtero bezala herriko taldeen, eragileen eta Udalaren elkarlanari esker. Musika, azokak, kirola, hitzaldiak, antzerkiak, dantza emanaldiak, pailazoak, ‘Kalian gora maria behera’ literatur ibilbidea eta erakusketak izango dira besteak beste, eta herritarrek badute zertaz gozatu datozen asteotan.

Adin guztietarako jarduerak aurreikusi dira: txikientzako ikuskizunetatik hasi eta nagusientzako hitzaldi, antzerki eta erakusketetaraino. Jarduera gehienak doakoak izango dira, pare bat salbuespenekin, horrela Porrotx, Marimotots, Pupu eta Loreren pailazo ikuskizunak 6 euro balioko du, eta umeentzako Arrainak bihotzean antzerkirako sarrerak 10 euro izango dira.

Bestalde, herriko artisten presentzia funtsezkoa izango da aurten

See Full Page