Aurtengo San Bonifazioren egunean berrogeita hamar urte bete dira Gabriel Aresti Segurola 41 urterekin hil zenetik. Zoritxarreko gertakari hori gomutatzeko (ez ospatzeko), Euskaltzaindiak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Bilboko Udalak, Gabriel Aresti Kultura Elkarteak, Euskal Herriko Unibertsitateak, Bilboko Koral Elkarteak, BBK Fundazioak eta EITBk erakusketa ederra babestu dute urriaren 7tik azaroaren 7ra Bizkaiko Foru Liburutegian.

Hori dela eta, hilaren 14an, datorren asteartean, Bilboko Usakumea 1933. urtean jaio zen egun berean, aurkezpen instituzionala egingo dute goian aipatutako instituzioek eta entitateek euskal poesia irauli zuen bilbotar olerkariaren omenez. Izan ere, ekitaldi hori Euskaltzaindiak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dute. Egun horretara bizirik

See Full Page