Harrituta eta jakin-minez geratu nintzen Kanadako gazte talde bat, jendez mukuru zegoen areto batean, Internazionala kantatzen ikusi nuenean. Artean, esan nuen nire kautan, zer jakingo ote dute gazte horiek langileriaren iraganeko nahiz oraingo bizi-baldintzez? Zer jakingo erregimen komunistek gizateriari egin dioten, egiten diharduten, ekarpenari buruz, non askatu behar zituztenak mendean hartu, esklabu gisa erabili eta nomenklatura goratzeko baliatu dituzten. Gizartearen gehiengoa askatzeko asmoz jaiotakoak, hara non bihurtu ziren herrien eta herritarren zapaltzaile eta libertate ororen ukatzaile sutsu!

Bidenabar, derradan, ahoa bete hezurrekin eta kezkaz ikusten ditudala besoa nonahi altxatzen ikusten diren gizataldeak. Biek ala biek estatu totalitario baten mendean jarri zuten eta jar

See Full Page